Des-Kontrol

Des-Kontrol Arrasateko punk talde bat da, 1996an sortua. Arrasatek beti izan du punk eta oi! musika batzeko joera argia, eta horren ondorioz sortu dira horrelako taldeak Debagoienean. Des-Kontrol eragin horren adibide garbia da, eta horri bere garapena gehitu behar zaio urtez urte streetpunka eta oi! aren bizimodua eginez.