Tatta ft Malakias · 2HOTZ · Out Now! ✨

TATTAk “2HOTZ” aurkeztu du, “2LATI2” disko berriaren azken aurrerapena

TATTAk “2HOTZ” aurkeztu du, datorren ostiralean, urriak 16, argitaratuko duen “2LATI2” disko berriaren azken aurrerapena. Densok ekoitzia eta Malakiasen kolaborazioarekin, elkarrekin “Zure Atzetik” edo “Barrezka” bezalako abestiak sortu dituzte dagoeneko. “2HOTZ” bolumena gogor igotzeko abestia da, gertuen dagoen hilerria ere dardararazi arte.

Tatta ft Malakias

Soft technoaren eta reggaetonaren elementuak nahasten ditu abestiak, letra malenkoniatsu bat eta tonu ironikoa uztartuz. “2HOTZ”ek Yung Beefen 2014ko “A.D.R.O.M.I.C.F.M.S” kantuaren intro mitikoaren samplea ere gogora ekartzen du, TATTAren proposamena hiri-musikaren hainbat kode eta erreferentziarekin lotuz.

Bideoklipa Durangoko Gaztetxean grabatu dute, Marcelo Verissimoren zuzendaritzapean.

TATTAren “2LATI2” disko berria datorren ostiralean, urriak 16, izango da eskuragarri.