TATTA · 2LATI2 · Album Berria 💙💗

TATTAk 2LATI2 estudioko bigarren albuma aurkeztuko du urriaren 16an. Bihotzetik idatzitako LP bat, kolaborazio handiekin

2LATI2 izeneko diskoa. Euskaraz bihotz (diskaren 4. abestia ere, “2hotz”) hitzarekin jolastuz, diskoaren muina bihotzean dago: hamar abesti, hamar taupada, hamar bizipen. Abesti bakoitza Tattaren bizitzako une, sentimendu edo oroitzapen baten isla da; elkarrekin, une desberdinetan bizitako emozioen mapa osatzen dute.

TATTA

Horregatik, abesti bakoitza bitxi baten bidez adierazi dugu. Bitxiek ez dute balio ekonomikoa bakarrik. Askotan, haien benetako balioa sentimentala eta emozionala da. Azken finean, bitxi batek oroitzapenak, emozioak, harremanak eta bizi izandako uneak gordetzeko balio dezake. Horregatik, bere balioa ez dago beti bere prezioan, baizik eta guretzat duen esanahian.

Unibertso bisual hori guztia Ovbioren eskutik diseinatu da, 2LATI2ren kontzeptua osatzen eta zabaltzen duen identitate estetikoari forma emanez.

TATTA

Musika ekoizpenari dagokionez, hainbat fase izan dira; hasiera batean, Tattaren gitarrako klaseetan oinarriak eta lehenengo melodiak irteten hasi ziren. Hortik abiatuta, melodia eta ideia horiek estudiora eraman ziren, eta bertan musikalki landu eta garatu ziren, hasieran akustikoan sortutakoa soinu digitalago batera eramanez.

Tattak betidanik lotura estua izan duen artistekin kolaborazio ugari bildu ditu diskoak: 2hotz (ft. Malakias), Kale Artien (ft. Kiliki), Volver a Quemar Esa Rama (ft. Mutiko), Q Te Dé un Poco El Aire (ft. Idoia Asurmendi) eta Muxutxo Bana (ft. Lil).

Diska oso melodikoa dela esan daiteke. Izan ere, sormen-prozesuan zehar “Cocinando Medolias” izenburua erabiltzeko aukera ere mahai gainean egon zen. Izenburu horrek, hitz-joko baten bidez, Tattak musikarekin batera sukaldaritza ere egunerokoan uztartzen duela islatzen du.