Steady Rockets · Suziria · Primer adelanto del álbum debut 💥🚀

“Suziria”, Steady Rockets taldearen lehen albumeko lehen singlea

“Suziria” izango da Steady Rocketsen lehen LP-aren singlea. Kantu honetan, taldearen izaera eta abiapuntua aurkezten dira: alde batetik, Bilboko Rekalde auzoa ageri da, taldea batzen duen leku gisa; bestetik, diskoa kaleratzearekin batera Euskal Herria zeharkatuko duen suziri baten irudia erabiltzen da.

Suziri horrek Jamaikako musika Euskal Herri osora zabaltzea irudikatzen du, taldea erritmo horien mezulari bihurtuz. Helmuga Jamaika izanik, “Aireratzea” diskoarekin hasten den bidaia luze baten lehen urratsa kontatzen du abestiak.

ENTZUN ORAIN