Peru Altube · Neguko Izarrak · LP Berria! ❄️

Neguko Izarrak · Peru Altube · LP berria

“Neguko izarrak”, Peru Altube Kazalisen bateria jazz ikasketetako gradu amaierako lana da. Proiektu hau natura eta bere lau elementuetan (sua, ura, lurra eta haizea) oinarritutako lan kontzeptuala da, eta konposizio originalez gain, Xabier Leteren “Izarren Hautsa” eta Mikel Laboaren “Negu Hurbilak” kantuen moldaketak jasotzen ditu, bizitzaren hasiera eta amaiera sinbolizatuz.

Lan honetan jazza eta euskal kultura uztartzen dira ikuspegi pertsonal eta emozional batetik; eta inprobisazioa elementu garrantzitsua bada ere, Peru Altuberen ibilbidean konposatutako melodia eta erritmoak izango dira oinarri.

Konposizioa: Peru Altube Kazalis
Musikariak: Bateria – Peru Altube Kazalis · Baxua – Jokin Barriola · Pianoa – Ion Gomez · Gitarra – Jose García · Tronpeta – Aimar Palacios · Saxofoia – Peio Martinez · Ahotsa – Malentxo Zaberio
Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa: Fredi Pelaez (Pottoko estudioa)
Diseinua: Maider Alday