MCONAK · Kalamua · Abesti berria! ⛵

McOnakek «Kalamua» aurkeztu du, «Traganarrua» disko berriaren bigarren aurrerapena

Bizkaiko beita biziko kostaldeko arrantzako azken ontziaren istorioan oinarrituta, belaunaldi baten erretratua egiten du taldeak, etsipenaren aurrean konpromisoa eta itxaropena aldarrikatuz.

McOnakek «Kalamua» argitaratu du, «Traganarrua» disko berritik kaleratutako bigarren aurrerapen kanta. Joan den ostiralean, azaroaren 13an, iritsi zen abestia plataformetara, taldearen hurrengo lanaren argitalpena gero eta gertuago dagoen honetan.

McOnak

Bizkaian beita biziarekin kostaldeko arrantzan aritu zen azken ontziaren istorioan oinarrituta, McOnakek belaunaldi oso baten erretratua egiten du «Kalamua» abestian: ezagutu zuen mundua eta agindutako etorkizuna nola desegiten diren ikusten ari den belaunaldiarena.

Abestiak kritika sozial zorrotza plazaratzen du, etsipenaren eta pasibotasunaren aurka eginez. Baina ez da salaketa hutsean geratzen: norbere etorkizunaren lema hartzera gonbidatzen du, konpromisoa, ekintza eta itxaropena aldarrikatuz, inguruko mundua bere horretan onartu beharrean norabidea aldatzeko deia eginez.

«Kalamua» «Traganarrua» disko berriaren bigarren aurrerapena da. McOnaken hurrengo lana oso laster iritsiko da.

ENTZUN ORAIN