MCONAK · Antzar Bat · Abesti berria! 🐟

McOnak bueltan da “Antzar bat” kantuarekin, “TRAGANARRUA” diskoaren lehen aurrerapenarekin

Taldearen estudioko seigarren lana izango denaren lehen abestia da “Antzar bat”, eta oso laster kusiko du argia disko berriak.

McOnak

McOnak taldea bueltan da “TRAGANARRUA” izeneko estudioko seigarren lanarekin. Disko berria laster argitaratuko dute, eta joan den azaroaren 6an, ostiralean, lehen aurrerapen-abestia aurkeztu zuten: “Antzar bat”.

Kantuak XX. mendearen erdialdean Gipuzkoako Goierritik Ternuara bakailao-arrantzara joandako arrantzaleen istorioak kontatzen ditu. Abesteko zein dantzatzeko erritmo bizi eta indartsuz jantzita, gerraosteko miseria, sorterriarekiko herrimina eta bakailao-ontzietako lan-baldintza gogorrak irudikatzen ditu. Horretarako, taldeak garaiko errealitate historikoarekiko fideltasuna zaindu du, urrutira joandako arrantzale horien bizipenak musikaren bidez berreskuratuz.

“Antzar bat” McOnaken unibertsoaren erakusgarri da: istorioak kontatzeko gaitasuna, sustraiei begiratzeko gogoa eta erritmo bizien bidez entzulea dantzan jartzeko indarra. “TRAGANARRUA” disko berriak norabide horretan sakonduko du, taldearen estudioko seigarren lana izango dena.

“Antzar bat” eskuragarri dago jada plataforma digital guztietan. “TRAGANARRUA” oso laster argitaratuko da.