Marte Lasartek “Profeten Lurraldea” lana kaleratu du, Belakorekin elkarlanean egindako aurrerapen berria
Joan den maiatzean “Kristalezko Eguna” argitaratu ostean, taldeak bere izaera eta bilakaera erakusten duen single berria aurkezten digu.

“Profeten Lurraldea” Maitane Camposek zuzendutako bideoklip batekin batera argitaratu da, abestiaren gordintasuna erakusten diguna.
“Itsasertzean hildako arrainak, terraplanismoa diskurtso likido batean hondoratzen, “No Future” edo “agian bai?”, baina ez espero genuen bezala...” Inpotentziak eta asimilazioak match egiten dute abesti honetan, 2000ko nostalgia sintes eta ahotsekin bueltan ekartzen digun indie organiko elektroniko honetan.
Single hau taldearen bigarren LParen aurretik dator, azaroaren 3an kaleratuko dena “Kea, Argiak eta Kontraesanak” izenarekin.
Laster, taldeak bere bigarren lan luzeari buruzko informazio gehiago emango du (azala, abestiak, formatua...), baina momentuz, Marte Lasarteren abesti berriaz disfruta dezakegu!