LA TXAMAk “La Txama Vol. 2” argitaratuko du ostiral honetan, estudioko bigarren lana
Lehen diskoa kaleratu eta bi urte pasatxoan 100 kontzertu baino gehiago eskaini ondoren, LA TXAMA “La Txama Vol. 2” lanarekin itzuliko da ostiral honetan, urriak 16. Taldearen estudioko bigarren diskoak lehen lanaren unibertso sonoroari jarraipena ematen dio, estilo eta erritmo ezberdinak uztartuz, euskorridoetatik hasi eta cumbiaraino, betiere taldearen nortasuna eta estetika propioa mantenduz. Lan berri honekin, LA TXAMAk euskal musikaren egungo panoraman bere lekua sendotzen jarraitzen du, formazio berria ere aurkeztuz.

Diskoak kolaborazio bereziak biltzen ditu: Süne “Bila-Bila” kantuan, Ene “Kaxilda”n eta Kiliki “Y si te vas” abestian. Horrela, taldeak bere soinu eta estiloen sorta zabaltzen jarraitzen du.
Disko berriarekin batera, LA TXAMA oholtzara itzuliko da aurkezpen bira batekin. Oraingoz, Euskal Herrian zehar 12 kontzertu baieztatu dituzte. Alaitasunez, indarrez eta ezustekoz betetako zuzenekoez gozatzeko aukera berri bat.

“La Txama Vol. 2” ostiral honetan, urriak 16, izango da entzungai.