LA TXAMAk “Bila-Bila” ft. Süne aurkeztu du, disko berriaren azken aurrerapena
LA TXAMAk “Bila-Bila” aurkeztu du, datorren ostiralean, urriak 16, argitaratuko duen disko berriaren azken aurrerapena. Oraingo honetan, taldeak kolaborazio berezi bat osatu du Sünerekin, “korrido norteño” tipikoa sortuz. LA TXAMAko soka eta haize instrumentuak Süneren trikitixarekin elkartzen dira abesti alai eta dibertigarri batean, maitasun istorioek ez dutela zertan beti garai bateko kantuek kontatzen duten bezalakoak izan gogorarazteko.

“Bila-Bila”ren bideoklipa Lasturren grabatu dute, Borrokinek zuzenduta.
LA TXAMAren disko berria datorren ostiralean, urriak 16, iritsiko da. Horrez gain, taldeak diskoaren aurkezpen bira iragarri du dagoeneko, eta 12 kontzertu ditu baieztatuta momentuz.