LA TXAMA + BASSABE · MARA-MARA · Abesti Berria!🔥

BASSABE x LA TXAMA · MARA-MARA

Bassabe eta La Txamako kideen indarrak batuta, Atxabaltan elkartu gara muga guztiak apurtzeko prest datorren abesti bat sortzeko.

Mexikoko doinu eta musiketatik edanda, soinu indartsu eta berezia eraiki dugu: gitarra biziak, baxu astunak, tronboi dotoreak eta ahotsen melodia goxo bezain sarkorrak uztartzen dituen pieza.