La Línea Roja · Todo Lo Malo Es Cierto · LP Debut! 🔥

La Línea Rojak bere lehen LPa aurkeztu du, “Todo Lo Malo Es Cierto”, mezuz eta punk rockez betetako diskoa

Todo Lo Malo Es Cierto da La Línea Roja talde euskal-errioxarraren lehen lan luzea. Punk rockez, kritika sozialez, adiskidetasunez eta amorruz betetako 11 kantu. Garai ilunak dira rock and rollarentzat, baina jende honi beltzez janztea gustatu izan zaio beti.

La Línea Roja

Gatillazo, Josetxu Piperrak edo La Polla Records taldeetako kideak daude bertan; beraz, gitarra zorrotzak, erritmo frenetikoak eta hortz estuak aurkituko ditugu. Mr. Zék sinatzen du luxuzko diseinua.

Mihi gaiztoek La Línea Rojaren kanallakeriaz hitz egiten dute. Kasu egin diezaiekezu edo ez, azken finean... txar guztia egia da.

2025eko abuztuan, La Excavadoraren errautsetatik talde berri bat jaio zen: La Línea Roja. Txiki eta Joel gitarretan, Dani (“Tobogán”) ahotsean, Jose (Josetxu Piperrak) baxuan eta Jokin (Pura Posse) baterian.

Haien estiloak punk rockaren esentzia eta rock eskandinaviarraren indarra uztartzen ditu. Usurbilen grabatutako lehen LPa argitaratu berri dute, Haritz Harreguy ekoizle lanetan dutela.

Todo Lo Malo Es Cierto hiru aurrerapenen ondoren iritsi da, eta horiekin argi utzi digu taldeak bere izaera eta musikaren bidez mezu bat zabaltzeko asmoa. “Todo Lo Malo Es Cierto”, “La Mejor Opción” eta “Odio y Rencor” izan ziren diskoaren aurretik argitaratutako 3 singleak.

LParekin batera, taldeak bere lehen diskoa CD eta biniloan ere kaleratu du, Mr. Zék oso-osorik diseinatuta.