Keu Agirretxea · Improphono II
Keu Agirretxea (Governors, Fjord, Etsaiak) Improphono proiektu pertsonalarekin bueltan da berriz. “Solo guitar” formatuan, gitarra bakar baten biluztasunak eusten dio konposizioaren pisu osoari.
Bi piezaz osatutako EP honetan, soinu geruza guztietatik ihes egitea erabaki duen musikari bat ageri zaigu “Johatsu” eta “Derrumbes y pajaritos” kantuetan.
Emaitza sormen-indar erakustaldi bat da, gitarraren gordintasuna protagonista bilakatuz. Sormenak mugarik ez duenean, instrumentua bide berriak urratzen dituen manifestu bilakatzen dela frogatuz.