HERENEGUN · Bi Mundu · Disko Berria! 💿

'Bi Mundu', Herenegun-en disko berria, plataforma guztietan

Herenegun Donostiako Antiguo auzoan jaiotako musika taldea da. 9 taldekidez osaturik, ska, reggae eta rock erritmoak nahasten ditu, abesti alai eta dantzagarriak eginez. Umore ona eta festa du oinarri, disfrutatu eta disfrutarazteko asmoz.

Duela 8 urte sortu bazen ere, 2020an kaleratu zuten lehen diska, 'Zer Dakarren', erritmoz beteriko 8 abestiko EPa. Gerora, 'Bi Mundu' eta 'Negu Hurbilak' abestien bidez proiektua indartu zen, kontzeptu berriak eta taldearen erroak batuz. 'Gure Errua' eta 'Jakin Nahi Nuke' abestiekin bide berria zabaltzen da, energia eta pasioa ardatz.

2023 amaieran bigarren diska aurkeztu dute, 'Bi Mundu', 7 abestiz osatua. Erritmo alaiak eta kañeroak oinarri izan arren, kanta landuagoak aurkitzen ditugu, bai musikan bai mezuetan, taldearen garapenaren erakusle.

Tracklist
1. Loreak ft. Pablo Zurutuza (Mugan)
2. Jakin nahi nuke
3. Gabon
4. Gure errua ft. Xsakara
5. Kontzientziaren itzala
6. Negu hurbilak
7. Bi mundu ft. Amaiow, Ttaka

Herenegun

ENTZUN ORAIN