HERENEGUN · BETAZALAK ERAUZTEAN · Abesti Berria! 🖤

Herenegunek Katamaloren “Betazalak Erauztean” bertsioa kaleratu du

2025eko irailean “Atzera Begira”, hirugarren lan luzea atera ostean, urtebetera Katamaloren BETAZALAK ERAUZTEAN bertsioa kaleratzen du taldeak, bere bertsio propiora ekarrita eta aipatutako “Atzera Begira” diskoaren esentzia mantendu nahian, taldearen estiloari jarraikortasun bat emanez.

HERENEGUN

Single-a Haritz Harreguy-ren estudioan grabatu zen 2026 urte hasieran, Borja Antonen laguntzarekin ekoizpen prozesuan. Taldearen ezinbesteko laguntza izan dira azkeneko lanetan, eta lan honetan ere haien laguntzarekin kontatu nahi izan du. Abestiaren portada argazkia aldiz Julen Arregiren argazkia da.

Betazalak Erauztean Katamaloren bertsioa da, bertsio lasaia eta hunkigarria. Herenegunek abesti originalak duen esentzia mantentzea izan du helburu, taldearen indarra eta estiloarekin uztartuz. Bertan haize sekzioen melodiek eta gitarren soinuek beste ukitu bat eman nahi izan diote Katamaloren abestiari, azkarragoa eta indartsuagoa.

Herenegunek kontzertuetan joera izan du beti beste taldeen bertsioren bat sartzeko, abesti propioekin batera. Atzera Begira diskoaren aurkezpen kontzertuetarako prestaketetan Betazalak Erauztean bertsioa prestatu zuen, eta emaitzarekin konbentzituta, estudioan grabatu eta single modura ateratzea erabaki du oraingo honetan.

11 urteko ibilbidea du Herenegun taldeak, eta 2026 urte bukaerarako nahiz 2027 urterako kontzertuak ematen jarraitzeko asmoa du, Atzera Begira diskoa aurkezten jarraitzeko.