Etxekaltek “Espaloietik” abesti berria aurkeztu du
“Espaloietik” abestiak Etxekalteren hurrengo LParen motibo emozionalena ukitzen du: taldearen gora-beherak, euren egunerokotasunera eramaten gaituen kantua baita. Euskeraz abestuta, single honek diska berriaren kontzeptua jarraitzen du, atzokoaren eta gaurkoaren arteko desberdintasuna plazaratuz. Eta talka honen erdian gure parte hartzearen inportantzia, etorkizuna orain bertan hasten delako, gugandik. “Ezin garela beti ibili espaloietik” esaldia ere oihu bat da, hartzeko ditugun erabakiei eta arriskuei aurre egiteko.

Musikari dagokionez, hasiera zintzo eta lasaia du, elementu gutxirekin, abestiak eskatzen duen momentuan taldearen ohiko energia sartzeko. Koreatzera animatzen gaituzten estribilloekin, kantuak behin indarra hartuta ez du amaiera arte galtzen.
Ikus-entzunezkoetan, oraingo honetan eta kantuak azaltzen digun moduan, ikuspuntua taldekideetan dago. Azken urtean sortze-prozesuan zehar bildutako bideoak eta taldearen hasierako eszenak batzen dira. Izan ere, beraiek hartu dute bideokliparen grabaketa eta edizioaren ardura.