Delirium Tremens · Azken kontzertua 🖤

Delirium Tremens · Azken kontzertua

MERTZI bihotzez!

2025eko azaroaren 29an AGUR esan genuen... Ez dago hitzik bizi izan genuen hori azaltzeko. Zuek izan zarete urte hauetan guztietan gure motorra, gure arnasa...

Zuen energia, zuen oihuak, irribarreak eta emandako babesa gabe, gaur arteko bidea ez litzateke posible izango.

ESKERRIK beroenak gure lan taldeari, egindako lan nekaezinagatik, eskainitako denboragatik, konfiantzagatik eta bihotza mahai gainean jarri izanagatik. Itzalean egon zarete, baina zuek izan zarete gure bizkarrezurra, gure oinarria.

Larunbatekoa ez zen agur huts bat... bizitako guztien ospakizuna izan zen. Zuekin partekatu dugun hori gurekin eramango dugu betiko... uneak, emozioak, elkartasuna, eta sortu dugun lotura berezi hori.

Esan bezala, laster arte bazkari on baterako! Mila, mila esker denoi.

Andoni, Juantxo, Haritz, Mikel

Entzun “Azken kontzertua” plataforma guztietan.

ENTZUN ORAIN